Erosketa baldintzak

NOLA EROSI TOLOSA&CO-REN TXEKEAK?

  •  Non: Tolosa&Co-ren shop.tolosandco.org web orrialdean
  •  Noiz: Abenduaren 14tik urtarrilaren 4era
  •  Txekeak 10€-tik aurrera erosi ahal izango dira, gehienezko mugarik gabe, baina beti  10ko multiploak (hau da: 10€, 20€, 30€, 40€…)
  •  Ordainketa txartel bidez, web orrialdeko TPV birtualean.
  •  Salmenta egiten den momentuan erabiltzaileari ondorengo datuak eskatuko zaizkio:
    •  Izen-abizenak (enpresa bada)
    • Telefonoa zenbakia
    • Email-a
    • Fakturazio helbidea
    • Bidalketarako helbidea (etxera bidaltzekoa bada)
    • Oharra (mezu pertsonalizatu bat jarri nahi bada, aukerazkoa)

 

NON JASO TXEKEAK?

Bi aukera dituzu txekeak eskuratzeko online erosketa egin ostean:

    1. Erosketa bonuak etxean jaso: bidalketa zure helbidera edo oparia jasoko duenaren helbidera egin dezakegu * Tolosaldean bada bidalketa doan; bestela, 2€ko bildaketa gastuak.

    1. Trianguloan Eguberrietan daukagun etxolan jaso daiteke doan, erosketa egin eta hurrengo egunetik aurrera. Bonua igandean edo larunbatean erosiz gero, astelehean jaso ahalko da. Etxolaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00- Larunbatetan: 10:00-13:00

TXEKE OPARIEN FUNTZIONAMENDUA:

    • Oparitutako zenbatekoa 10€-ko txekeetan entregatuko da; eta komertzio batean edo desberdinetan kontsumitu ahalko dira.

    • Bezeroak bonoak kontsumitzeko urtebeteko epea izango du, erosketa egiten den momentutik. 

    • Bonoak Tolosa&Co-ko edozein saltokietan kontsumitu ahalko dira. Bono bakoitzaren atzean saltokien zerrenda azalduko da: janari dendak, textila, kirola, oinetakoak, zerbitzu saltokiak, ostalaritza…

    • Bonuak trukatzerakoan egin beharko den kontsumoa 10€ edo gehiagokoa izan beharko da. Inoiz ez, txekearen balorea baina baxuagoa. Erosketaren zenbatekoa balearen zenbatekoa baino txikiagoa bada, diferentzia ez da eskudirutan itzuliko.

    • Bonuak ezin direnez eskudirutan trukatu eta bonuaren zenbatekoa ez denez inola ere itzuliko, produktua itzultzen bada, establezimenduak erosketaren zenbateko osoko bonu propio bat emango dio erabiltzaileari.

    • Bonuak modu arduratsuan erosi eta erabili beharko dira, eta kontuan hartu beharko da bonurik edo ordaindutako zenbatekorik ez dela itzuliko berauek galdu, ahaztu edo ezjakintasunagatik sortu daitezkeen bestelako egoerengatik.

 

Eguneratzen...
  • Ez dago produkturik saskian.